Gure helburuak eta oinarriak

NOR Euskal Herria Antiespezista helburu zehatz eta argi batekin jaio da: Euskal Herrian mugimendu antiespezista indartsu eta koordinatu bat sortzea, eta nabarmentzea animalien askapenaren aldeko borroka politikoa dela. Gizaki gisa ditugun pribilegioei buruz hausnartzera bultzatu nahi dugu, borroka egin ahal izateko gainerako animaliak baztertzera eta zapaltzera eramaten gaituen sistemaren aurka. Antiespezismoa sustatzeko eta sendotzeko euskarazko edukiak sortu eta zabaldu nahi ditugu. Euskal Herriko beste talde antiespezisten esku jarri nahi ditugu eduki horiek, indarrak batzeko asmoz. Justizia sozialaren aldeko jarrera garbia hartu nahi dugu, eta hori lortzeko ezinbestekoa da sentitzeko gai diren beste animalien interesak kontuan hartzea. Talde antiespezista eta abolizionista bat gara, bai eta transbertsala ere: feministak, antikapitalistak eta euskaltzaleak. Jarrera politiko horiek guztiak gure jardun antiespezistan islatzen saiatzen gara, eta, hala, azpimarratzen dugu animalien askapena justizia sozialerako beste borroka bat dela. Zapalkuntza baten kontrako borrokak ezin baitu beste zapalkuntza bat justifikatu.

Komunikazioa
Mugimendu indartsua
Euskal Herri osorako egitasmoak
Euskara

Antiespezismoa Euskaraz

Hiltegiak Euskal Herrian
Azken minutua: heriotza eta erresistentzia

Baserri zein haztegi handitan, gizakiok erabakitzen dugu zapaltzen ditugun beste animaliak noiz jaio, nola bizi eta noiz eta nola hiltzen diren. Denek dute patu bera zain: hiltegia. Nor kolektiboak ikerketa egin du, hiltzeko toki horietan gertatzen denaren berri zabaltzeko.

Liburua
Aterpetuak

Aterpetuak. Hiltegia zain zuten 300 animalia baino gehiagoren aterpe da Madrilgo Wings of Heart babeslekua. Aitor Garmendia/Tras Los Muros bi hilabetez egon zen haiekin bizitzen. Liburua osatzen duten argazkiak eta testuak egonaldi horren eta gizakion eta bertze animalien arteko harremanari buruzko gogoetaren ondorio dira.

Dokumentala
Gurean

Askekintzaren Euskal Herriko festen inguruko dokumentala online ikusgai.
"Festetan urtero ehunka animalia gatibatzen, esplotatzen eta erailtzen dira. Sokamuturra, demak, zezenketak, arrantza eta ehiza txapelketak... Adibideak amaiezinak dira, baina ezaugarri bat dute amankomunean: injustuak direla."

Euskal Herriko talde antiespezistak

Aktibismoa egin nahi baduzu, gertuen duzun talde antiespezistarekin harremanean jar zaitezke:

service-image